Beste urte batez, ikasturteari amaiera bikaina eman diogu udako kanpamentuarekin. Dozenaka haur elkarrekin bizitzen eta esperientzia paregabe bat partekatzen, hiriko zaratatik urrun, inguruko pertsonengandik errespetatuz eta ikasiz. Edizio honetan eta aurrekoetan lortu dugun arrakastak lan erraza dirudi. Hala ere, izugarria da horrelako aukera baten atzean dagoen lana eta ahalegina.
Gazteek kanpamentuaren aurrean emandako erantzun bikainak, txikienekin egiten ari diren lan garrantzitsua gogorarazten digu. Jende asko dago gure jardueren atzean: familiak, haurrak, begiraleak, katekistak, parrokia-komunitatea… Eta horiei guztiei esker, horrelako garaipenak ospatu ditzakegu.
Gazteenak zainduz, gure etorkizuna ere zaintzen dugu eta Zarzagudako Santibañez aterpetxea horren lekuko izan da egun hauetan.
Orain atseden hartu behar da, geldialdi bat bidean, egindako lana gogoratzeko, baloratzeko eta hobetzeko. Laster itzuliko gara indar handiagoz, ilusio berarekin, ikasturte berri batek ekarriko diguna ikusteko irrikaz.