Datorren igandean, urtarrilaren 10ean, Jaunaren Bataioaren egunean, “Jaunaren Eguna” orria berriro argitaratuko eta mezetan banatuko da.
Iazko martxoan pandemia hasi zen arte, argitalpen hau hogei urte baino gehiagoz atera zen atsedenik gabe. “Jaunaren Eguna”-k eukaristia hobeto barneratzen laguntzen digu, irakurgai, salmoa, esaldi txiki, otoitz eta hausnarketen bidez. Gainera, kontrazaleko testuak ezagunak eta oso estimatuak dira gure eliztarren artean.