Urriaren 25ean, astelehena, parrokiako lokaletan (BengoLeku), Amigos de Mufunga Fundazioak misiolari eta laguntzaile ohien topaketa bat egin zuen, Petra misiolariak Euskadira egindako bisita zela eta. Bileraren helburua bikoitza zen: berriro elkartzea eta estatu hartako azken berriak jasotzea. Gainera, bertaratutakoek atzoko eta gaurko bizipen eta pasadizoak gogoratu dituzte.
Petra Barrientos (Villademor de la Vega, Leon) erizaina da, eta Ahizpa Karmelita Misiolaria, beste hiru ahizparekin batera (Nekane, Magda eta Pascale) Bunkeyako Misioaren ospitalean lan egiten duena amatasun arloko arduradun gisa. 1982ko apirilean iritsi zen, eta, beraz, ia lau hamarkada daramatza Kongoko E. D.-an lan humanitarioa egiten.
OSASUNA
Ospitaleak ondo funtzionatzen du, baina orain beteta dago; batez ere malaria, meningitis, diabetes eta hipertentsio kasuekin. Gainera, inguruko erreferentziazko ospitalea da. Hala ere, gune batzuetan pertsonak oso abandonatuta daude.
PASTORALTZA ETA HEZKUNTZA
Pastoral eta hezkuntza arloari dagokionez, Leongo erlijiosoak misiorako bi abade daudela azaltzen du. Hala ere, Europako misiolari gutxi geratzen dira, salestar batzuk bakarrik. Halaber, apezpiku berria elizbarrutiko apaiz guztiekin bildu dela adierazi du, baina ez dakite aldaketarik izango den ala ez.
Bestalde, eliza konponduta eta ondo mantenduta dago, nahiz eta eremu osoa ezegonkorra izan (dirudienez termitategi erraldoia da). Pastoralari dagokionez, taldeek (ikasleak, mamas catholiques) ongi funtzionatzen dute. Gainera, meza bat egiten da igandean eta larunbatean, bat ikasleentzat.
Hezkuntzari dagokionez, unibertsitateko ikasleek hiru hilabeteko ikastaro trinkoak dituztela jakinarazi du, irakasleak Lubumbashitik etortzen baitira beren irakasgaia ematera. Bere iritziz, biztanleriak, oro har, hezkuntza-maila berarekin jarraitzen duela.
AZPIEGITURAK
Arlo horri dagokionez, Petrak aitortu du herrialdea asko hobetu dela. Bunkeyako biztanleriak hazkunde handia izan du azkenaldian, eta gaur egun 40.000 biztanle inguru ditu. Kalean eta merkatuan merkataritza izugarri garatu da.
Gainera, unibertsitate bat eta egoitza bat daude. Meategietatik mineralekin irteten diren kamioien joan-etorria errazteko, Txinako konpainiek iparraldetik hegoaldera asfaltatu dute Panda-Bunkeya zatia, baita etxeraino iristen den bide bat ere, eta eguzki-plakekin farolak jarri dituzte hiri osoan. Meategien ustiapenak ematen duen diru kopuru handiari esker lortu da guztia.
Bestalde, Bunkeya-Likasi-Lubumbashi arteko ibilbidea egunean bost edo sei aldiz egiten dute “dubai”-k (emirerri hartatik ekarritako autobusei ematen zaien izena). Merkataritza eta joan-etorriak asko errazten dituen garraioa da.
Hala ere, itxita eta hondatuta dauden nesken eta mutilen barnetegien egoera tamalgarria ere azaldu zuen.