Asteburuko jarduerak

actividades fin de semana

Asteburuan, parrokian ekintza ugari egin dira. Horien guztien artean, ikasturte hasieran Sendotza taldeek Pagasarrira egin ohi duten igoera azpimarra dezakegu. Hiri ingurutik aterata, inguruan dugun naturaz gozatzeko eguna izan zen, eta batzuetan ez dugu hori hautematen.

Parrokiako arkupetan Hego Berria-Compromiso Sur taldearen Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta ere nabarmendu behar da. Eguraldiak lagun izan zuen jardunaldi hura, eta jende asko hurbildu zen.

Azkenik, Katekesiko familia meza, lehen mailako haurrei ongi etorria emateko. Pozik eta ilusioz, Jesusen jarraitzaileok osatzen dugun talde handi eta familia handi honetan sartu ziren. 

Jarraian, jarduera horien irudi batzuk partekatuko ditugu.