Aurten ere gure parrokiak bat egiten du Bilboko Elizbarrutiaren kanpainarekin, azaroaren 25ero ospatzen den emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean.
Era berean, Elizbarrutiak argitaratutako komunikatua geureganatzen dugu eta isiltasunak hautsi eta justifikazioak aurrez aurre jarri behar dugula gogoratzen dugu. Horregatik, indarkeria jasaten duten emakumeak eta haien familiak babesteko eta errespetatzeko leku seguruak bultzatzeko konpromisoa berresten dugu, batez ere Abando auzoko gure inguru hurbilean.
Frantzisko Aita Santuak gogorarazten digunez, “biktimen testigantzak, beren isiltasuna apurtzera ausartzen direnak, ezin ditugu alde batera utzi. Ezin dugu beste alde batera begiratu”. Azkenik, Munduko Otoitz Sareko Aita Santuaren bideoa partekatzen dugu, non indarkeriaren biktima diren emakumeen alde eskatzen duen.