Lurraldeko Bikario berria

nuevo vicario territorial

Gaur, azaroak 25, Fernando Marcos Ayjón III. eta VII. Bikaritzetako Lurraldeko Bikario izendatu dute. Bilboko udalerria hartzen duten bikaritzak dira.

Fernando Marcos Ayjón Guadalajarakoa da eta 1994an ordenatu zuten. Bilbora duela 17 urte iritsi zen eta Abusutik igaro ondoren, gaur egun Abandoko San Bizente Martiriaren eta Xabierko San Frantziskoren parrokoa da. Abenduaren 3tik aurrera, Anton Rey presbiteroaren lekua hartuko du.

Abandoko San Bizente Martiriaren komunitateak izendapen hau agurtzen du eta gure parrokoa zoriontzen du, aldi berean Espiritu Santuak bere lana argi dezan eskatzen duelarik. Azkenik, harekin batera, Bikario Nagusiaren eta gainerako Lurraldeetako Bikarioen izendapenak argitaratu dira.