Elizbarrutiaren webgune berria

nueva web diocesis

Bilboko Elizbarrutiak webgune berria estreinatu du, kristau elkarteari eta gizarteari zerbitzu hobea eskaintzeko apustuari eutsiz. Webgune elebiduna da, erabat berritua eta erabilgarriagoa.

Atari berriak diseinu eguneratuagoa eta erabiltzaileen beharren araberakoa eskaintzen du. Ildo horretan, gehien eskatzen diren zerbitzuek, hala nola Mezaren ordutegiak, prentsa-dosierra, Biblia edo Liturgiako materialak, leku nabarmena betetzen dute.

Elizbarrutiko erakundeen agenda, eguneroko berriak, sare sozialak, multimedia zerbitzua edo web orrietarako kontaktua da azaletik eskura daitekeen beste zerbitzu bat.

Bestalde, Misioetako, Ebanjelizazioko eta Katekesiko edo Karitate eta Justiziako ordezkaritzek eskaintzen dituzten pastoral zerbitzuetarako sarbidea oso erraza da.

Bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.