Gabonak oso garai biziak izan dira gure parrokian; jarduerak, elizkizunak, etab. Aurten, beste modu batera bada ere, egun hauek komunitatean ospatu ahal izan ditugu. Horregatik eskerrak ematen dizkiogu Jainkoari.
Horien guztien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:
- Gabon gaueko meza parrokiako abesbatzak lagunduta eta monitore eta katekistek animatuta.
- Iralabarriko San Antonio Abesbatzaren elkartasun kontzertua Mufungako Misioan (Kongoko E.D.) emakumeentzako unibertsitate-beken alde. 200 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.
- Urtezahar gauean, Esker Oneko meza eta ondorengo Te Deum, Gaueko Gurtza taldeak dinamizatua.
- Jaunaren Epifaniaren meza Errege egunean.
- Jaiotza tenpluan.
Azkenik, parrokiaren elizkizunen argazki batzuk erakusten dizkizuegu.