Ostiral honetatik, martxoaren 4tik, Aste Santura arte, Nekaldiaren Kofradiak Gurutze-Bide bat antolatu du gure elizan. Iaz bezala, Garizumako ostiral guztietan izango dira, 19:30etan. Hauek dira aurreikusitako datak:
- Martxoaren 4a
- Martxoaren 11
- Martxoaren 18a
- Martxoaren 25a
- Apirilaren 1a
Otoitz-topaketa hauek, Jesusekin batera gurutzeraino egindako bidean, otoitz egiteko eta aste osoko eguneroko zaratatik eta lanetik deskonektatzeko balio dute, Aste Santua bizi ahal izateko prestatzeaz gain.
Pasio Ostiralean, apirilak 8, EZ da Gurutze-Bidea ospatuko. Egun horretan, 20:30ean, Nekaldiaren Kofradiak antolatzen duen Aste Santuko lehen prozesioa aterako da gure parrokiatik.