Asteburuko ekintzak

Pastoral Barrutiko begiraleen topaketa

Joan den larunbatean, Abando-Albia Pastoral Barrutiko Begiraleen Topaketa ospatu zen gure parrokian. Inguruko pastoral errealitate desberdinetako gazteak, txikiei lagunduz egiten duten lan garrantzitsua ospatu eta konpartitzeko elkartu ziren.

Tarte hori baliagarria izan zen egunez egun neska-mutilen ondoan egotera bultzatzen gaituzten arrazoiak gogoratzeko, sinesten ditugun balioetan hezten eta hain zorionekoak sentiarazten gaituen bizimodua bultzatzen.

Gazteen lana txalotzen dugu, haien botere eraldatzaileaz fidatzen gara eta gure ingurunea etorkizun oparoa duen leku bihurtzeko egiten duten ahalegina babesten dugu.

Familien meza

Igandean, familien mezan eta garizuma dela eta, katekesiko hirugarren kurtsoko umeek eskaintza prestatu zuten.

Beste jarduera batzuk

Asteburuan, Nekaldiaren Kofradiako korneta eta danbor bandak entseguak egin zituen Aste Santua prestatzeko.Azkenik, igande goizeko mezetatik irtetean, Hego Berria taldearen eskutik, Kongoko E.D.-ko artisautza eta Bidezko Merkataritzako produktuak erosi ahal izan ziren.