Joan den larunbatean, maiatzaren 21ean, arratsaldez, gure parrokiako arkupeetan, Osasun Pastoraltzaren taldeak jarduera bat antolatu zuen San Bizente Egoitzako abade eta senideekin, Gaixoaren Pazkoa ospatzeko.
Dinamika honetan, abesbatza txiki batek eta biolin baten musikak lagunduta, bilbainadak eta abesti herrikoi ezberdinak abestu ziren. Egoitzako partaide guztiek eta parrokiako lagunek kantuan parte hartzeko aukera izan zuten.
Topaketa hunkigarri honi amaiera emateko, talde antolatzaileak gozoki batzuk eta solasaldi bat partekatu zituen egoiliarrekin. Taldeko kide guztiek baloratu zuten arratsaldea oso parte hartzailea, polita eta hunkigarria izan zela.
Jarraian, arratsaldeko bideoren bat partekatzen dugu.