Gabonetako laburpena parrokian

Gabonetako azken bi asteetan, hainbat jarduera eta ospakizun egin dira parrokian. Komunitatean ospatu ahal izan dugun aldi bizia izan da. Horregatik, eskerrak ematen dizkiogu Jainkoari.

Horietatik guztietatik, honako hauek nabarmenduko ditugu:

  • Abenduak 15: gazte jarduera Areatzako izotz pistan patinatzeko.
  • Abenduak 24: Gabon gaueko meza parrokiako abesbatzak lagundurik eta begirale eta katekistek alaiturik.
  • Abenduak 27: konfirmazio taldeek gazteentzako eta haien familientzako zinema solidarioa antolatu zuten. 100,04 € bildu ziren, parrokiak Kongoko Errepublika Demokratikoan babesten dituen garapen-proiektuetarako.
  • Abenduaren 31n: Esker Emate Meza eta, ondoren, Te Deum, Gaueko Adorazio taldeak dinamizatua Gabon Zaharreko arratsaldean.
  • Urtarrilak 3: Osasun Pastoraltzako taldeak kontzertu txiki bat antolatu zuen San Bizente Apaiz Egoitzako erabiltzaileentzat. Ospatzeko, kantatzeko eta partekatzeko elkartu ziren.
  • Urtarrilak 6: Jaunaren Epifaniaren Meza Errege egunean.
  • Jaiotza tenpluan.

Azkenik, parrokian izan ditugun jardueren irudi batzuk erakusten dizkizuegu.