Asteburuko jarduerak

actividades fin de semana

Joan den asteburuan zehar, parrokian ekintza ugari egin dira. Horien guztien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

BIDEZKO MERKATARITZA EZAGUTZEKO DINAMIKA

Ostiral arratsaldean, katekistek, Hego Berria taldeko kideekin batera, katekesiko 3. eta 4. mailako haurrei Bidezko Merkataritzari eta bere printzipioei buruz hausnartzen irakatsi eta lagundu zieten. Jarduera amaitzeko, bi mural egin zituzten.

MONITOREEN ERRETIROA

Larunbat goizean, III eta VII. Bikariotzako monitoreentzako Erretiroa ospatu zen Gizakundeko parrokian. Topaketaren buru Fernando Marcos gure parroko eta Lurralde Bikarioa izan zen. Erretiroan Done Bikendiren Sendotza Taldeko lau monitorek parte hartu zuten; Patri, Andrea, Rebe eta Irenek, Anatxurekin batera. Jarduera hau entzuteko, hausnartzeko eta otoitz egiteko une egokia izan zen.

KATEKESIAREN 1. MAILAKO HAURREN AURKEZPENA

Igande goizeko familia mezan, katekesiko lehen kurtsoan hasi diren haurrak elkartera aurkeztu ziren. Pozez eta ilusioz, Jesusen jarraitzaileok osatzen dugun talde handi eta familia handi honetan sartu ziren.

BIDEZKO MERKATARITZAREN SALMENTA

Azkenik, parrokiako Hego Berria taldearen eskutik, Kidendako Bidezko Merkataritza eta Amigos de Mufunga Fundazioaren Kongoko E.D.-aren artisautza erosi ahal izan ziren. Parrokiako arkupeetako Bidezko Merkataritzako hurrengo salmenta azaroaren 6an, igandea, izango da.