Joan den ostiralean, otsailak 17, bi ekintza interesgarri burutu ziren katekesi taldeetan.
Alde batetik, ikasturte osoko katekesi-saio politenetako bat izan genuen. Gure haurrek, euren familiekin batera, parrokiako sei kideren (Merche, Jose Ignacio, Aitor, Clara, Irene eta Gorka) testigantzak entzuteko aukera izan zuten. Nola aurkitu duten Jesus bere bizitzan azaldu zuten partaideek.
Bestalde, “Askari solidarioa” izeneko ekimena garatu zen. Katekesi taldeen bileren ondoren, arkupeetan mahai bat jarri zen haurren artean banatzeko ogitartekoekin, diru-ekarpen baten truke. Bildutako dirua Amigos de Mufunga Fundazioak Kongoko Errepublika Demokratikoan dituen haurtzaroko proiektuetara bideratuko da.
Otsailaren 29an, igandea, 11etako familia mezan, Gure Aita eman zitzaien lehen mailako haurrei. Parrokiak harrera berezia egin eutsen katekesian otoitz hau ikasi duten neska-mutikoei. Jesusen jarraitzaile txiki hauek Aita-Jaungoikoaren maitasuna, eskuzabaltasuna eta konpresioa aurkitzen hasiak dira otoitzean. Euren naturaltasun eta freskotasunarekin, aurkikuntza handi honen partaide egin gaituzte eta, keinuen bidez eta eskaera moduan, otoitz hau sentimendu berri batekin otoitz egiten lagundu digute.
Ospakizunaren amaieran, otoitz hau eman zitzaien, Jesusen eskutik hasi duten bide honetan beti lagun ziezaieten, eta, Fernandok beti esaten digun bezala, inoiz ahaztu ez dezaten AITAREN MAITASUNA eta eskuzabaltasuna izateagatik zorionekoak direla.