Azken hiru urteotan bataioa gure parrokian jaso duten neska-mutilen familiekin urteroko topaketa egin genuen igande arratsalde honetan.
Tenpluan hasi ginen, Bataio Taldearen harrera eta ospakizun xume batekin, non gurasoek bere garaian euren seme-alaben bataioan egindako promesak berritzeko aukera izan zuten.
Ondoren, Bengo Lekura jaitsi ginen, eta bertan parte hartzeko dinamika bat egin genuen. Bertan, familiek eskerrak eman zizkioten Jesusi eta euren seme-alabentzat “gatza eta argia” izaten jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, Jainkoaren laguntzarekin.
Parrokiak bere umeen fedearen heziketan lagun egiten jarraitu nahi duenez, adin bakoitzeko erlijio esnatzeari buruzko elizbarrutiko materiala ematen genion.
Nola ez, askari txiki batekin amaitu genuen topaketa, elkar hobeto ezagutzeko, elkarrenganako interesa pizteko eta topaketa berrietara ilusioz hurbiltzeko balio izan zuena.