Elkartasuna Lur Santuarekin

Solidaridad con tierra santa

2023ko urriaren 7az geroztik, Gaza, krisi humanitario baten ondorioz, eskualde biziezina bihurtu da.

Zibilen heriotzek gora egiten jarraitzen dute egunero, eta elikagaiak, edateko ura eta tratamendu medikoa eskuratzerik ez izateak biztanleria zibila arrisku egoera are larriagoan jartzen du. Gainera, biztanleriaren %85 etxetik bota dute, etxebizitzen %60 baino gehiago suntsituta edo kaltetuta geratu dira eta eskolak itxi behar izan dituzte.

Hondakinen azpian bizitza jasanezina da bertan harrapatuta dauden 2,2 milioi pertsonentzat.

Gazako Zerrendan zuzenean lan egiten duen Jerusalem Caritaseko talde bat dugu. Caritasen klinika bonbardaketa baten ondorioz partzialki suntsitu ostean, osasun-langileak Zerrendako hegoaldean herritarrak artatzen dituzten hiru taldetan berrantolatu dira.

Zoritxarrez, krisi humanitarioa ez da epe laburrean amaituko. Horregatik, Caritas Jerusalemek bi helburu dituen larrialdiko deialdia egin du:

  • 7.000 pertsonari lehen mailako arreta eskaintzea osasunean.
  • 2.750 familiari eskudirua helaraztea oinarrizko beharrak betetzeko, prezioak izugarri igotzen ari baitira. Familia horietako 500 Zisjordanian bizi dira, eta blokeoaren ondorioz, ezin dute lanean jarraitu.

Deialdi honek 2,95 milioi euro behar ditu 35.720 pertsonari arreta emateko datorren urtean zehar.

Caritas Bizkaiak Caritas Konfederazioaren bitartez bidaliko ditu bildutako funtsak. Izan ere, Caritas Jerusalemek egindako deialdiari erantzun dio, eta 250.000 €-ko lehen bidalketarekin, Gazako familiei arreta emateko.

Gizarte osoaren laguntza behar dugu, gatazkaren biktimei arreta emateko eta pairatzen dituzten bizi-baldintza gogorren aurrean lehenago babesteko.


ABANDOKO SAN BIZENTE MARTIRIAREN PARROKIAK BIZKAIKO CARITASEK BASAKERIA HONEN BIKTIMEN SUFRIMENDUA ARINTZEKO BULTZATUTAKO EKIMEN GUZTIAK BABESTEN DITU.