2023ko parrokiaren datuak

datos 2020

2023ko datuak. 2023an gure parrokian ospatu ahal izan dugu:

  • 44 bataio
  • 28 lehen jaunartze
  • 15 sendotza
  • 23 ezkontza
  • 74 hileta

Gainera, ateak zabalik dituen parrokia izaten jarraitu nahi dugu. Horregatik, Jainkoaren Erreinua egunero eraikitzen jarraitzen dugu konpromiso ezberdinen bitartez. Besteak beste, Bidezko Merkataritzaren salmenta dugu hilero arkupeetan, Gaueko Gurtza ospatzen dugu hileko laugarren ostiraletan eta Pastoral Barrutiaren Caritasen harrera egiten dugu asteazkenero.

TENPLURA BISITAK

Iaz, 161.509 pertsona sartu ziren tenplura gu bisitatzeko, otoitz egiteko edo elizkizunetan parte hartzeko, 2022an baino 1.600 sarrera gehiago. Bisita gehien izan zituen hilabetea apirila izan zen, kristauentzat urterik garrantzitsuena izan baita, Aste Santua. Hilabete horretan, 15.492 pertsona sartu ziren.

WEBGUNEAREN DATUAK

Bestalde, parrokiaren web orriak 100.000 orrialde baino gehiagotan nabigatu duten 20.000 erabiltzaile baino gehiagoren bisita jaso du 2022ko hamabi hilabeteetan. Bisita bakoitzean erabiltzaileak bi minutu baino gehiago ematen ditu gure webgunean nabigatzen. Bisiten ia % 40 Mexikotik, Argentinatik, Venezuelatik, AEBetatik eta beste estatu batzuetatik jasotzen ditugu. Azkenik, erabiltzaileen erdiak baino gehiagok (%53) gure webgunea mugikorretik bisitatzen du.

Azkenik, ia 1.700 pertsonak jasotzen dute asteartero “Barri onak” bidalketa (euskaraz eta gaztelaniaz); hurrengo igandeko ebanjelioa J. A. Pagolaren komentarioarekin. Zuk ere bidalketa honen harpidetza egin nahi baduzu, HEMEN egin dezakezu.

Eskerrik asko zuen konfiantzagatik!