Datorren asteazkenean, maiatzak 8, 17:30etan, San Fernando parrokiako lokaletan adinekoentzako hitzaldi-kafe topaketa egingo dugu, Abando-Albia Pastoral Barrutiko CARITASek sustatuta.
Oraingo honetan, gune honetara hurbiltzen direnek beren egungo bizitzan gizarte-harremanek duten garrantziaz hitz egiteko aukera izango dute. Caritasetik elkarrekin kafe bat hartzeko eta solasaldian aritzeko gune bat eskaini nahi dugu. Honetan zahartzen garen einean sortzen zaizkigun egoerak eta kezkak partekatu nahi ditugu.
Parte hartzera eta informazioa honelako ekimenetan interesa izan dezaketen pertsonei helaraztera gonbidatzen zaituztegu. Zure zain gaude!