Hiru ekintza solidario

Pasa den asteburuan Hego Berria parrokiako taldeak hiru ekintza solidario antolatu ditu komunitate osoarentzat.

Lehenengoa ostiralean izan zen. Pasmi Teatroren “Show must go on” antzezlanak 70 pertsona baino gehiago bildu zituen eta koltanaren ustiapenari eta kontsumitzeko dugun moduari buruz hausnartzen lagundu zuen.

Larunbat arratsaldean, kontzertu solidario berri bat egin zen, Amigos de Mufunga Fundazioak Goiko Katanga probintziara (Kongoko E.D.) hezkuntza- eta osasun-materiala eta aitzurrak bidaltzearen alde. Artez Arte Abesbatzak eta Ntondobe La Bondad Divinak parte hartu zuten kontzertuak bi helburu nagusi bete zituen: sentsibilizatzea eta laguntzea.

Azkenik, igande goizean, Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta berri bat izan zen portikoetan.

Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta mundua pixka bat justuago egiteko laguntzagatik.