Familien topaketa

encuentro de familias

Igande arratsaldean, 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familien urteroko topaketa ospatu genuen, bataio taldeak deituta eta dinamizatuta. Bataiarriaren inguruan otoitz egin ondoren, lokaletara pasatu ginen, eta bertan hausnartu eta hitz egin genuen haurrei nola laguntzen diegun esnatze erlijiosoan eta kristau fedean. Familia bakoitzak baliabide erraz eta erakargarri batzuk eraman ahal izan zituen bere seme-alabekin horretan aurrera egiteko.