2020ko parrokiaren datuak

datos 2020

2020ko datuak. Bizi dugun osasun-egoera zaila eta murrizketak gorabehera, 2020. urtean honako datozen elizkizunak ospatu genituen gure parrokian:

  • 40 bataio
  • 39 lehen jaunartze
  • 8 ezkontza
  • 71 hileta

Gainera, egunero Jainkoaren Erresuma eraikitzen jarraitzen dugu. Horretarako, besteak beste, Bidezko Merkataritzaren salmenta dugu hilero arkupeetan, Gaueko Gurtza ospatzen dugu hileko laugarren ostiraletan eta Pastoral Barrutiaren Caritasen harrera egiten dugu asteazkenero. Jaunaren Eguna argitalpena eta Albiaren bidalketa ere berreskuratu dira.

WEBGUNEAREN DATUAK

Bestalde, parrokiaren webgune berrituak 9.300 bisita baino gehiago jaso ditu urriaren hasieratik. Bisita bakoitzean, erabiltzaileak 2 minutuz baino gehiagoz nabigatzen du gure webgunean. Era berean, gure webgunera egindako 3 bisitatatik 1 gailu mugikor batetik egiten da (tablet edo smartphone). Azkenik, 1.600 pertsonak baino gehiagok jasotzen dute asteartero “Barri onak” bidalketa (euskaraz eta gaztelaniaz); hurrengo igandeko ebanjelioa J. A. Pagolaren komentarioarekin.

Zuk ere bidalketa honen harpidetza egin nahi baduzu, HEMEN egin dezakezu.

Eskerrik asko zuen konfiantzagatik!