2021eko parrokiaren datuak

datos 2020

2021eko datuak. Bizitzen jarraitzen dugun egoera zaila eta murrizketa ezberdinak gorabehera, 2021ean gure parrokian ospatu ahal izan dugu:

  • 43 bataio
  • 29 lehen jaunartze
  • 14 sendotza
  • 32 ezkontza
  • 71 hileta

Gainera, ateak zabalik dituen parrokia izaten jarraitu nahi dugu. Horregatik, Jainkoaren Erreinua egunero eraikitzen jarraitzen dugu konpromiso ezberdinen bitartez. Besteak beste, Bidezko Merkataritzaren salmenta dugu hilero arkupeetan, Gaueko Gurtza ospatzen dugu hileko laugarren ostiraletan eta Pastoral Barrutiaren Caritasen harrera egiten dugu asteazkenero.

TENPLURA BISITAK

Iaz, 154.081 pertsona sartu ziren tenplura gu bisitatzeko, otoitz egiteko edo elizkizunetan parte hartzeko. Bisita gehien izan zituen hilabetea martxoa izan zen, kristauentzat urterik garrantzitsuena izan baita, Aste Santua. Hilabete horretan, 16.226 pertsona sartu ziren.

WEBGUNEAREN DATUAK

Bestalde, parrokiaren webguneak 34.000 bisita baino gehiago jaso ditu 2021eko hamabi hilabeteetan. Bisita bakoitzean, erabiltzaileak 2 minutu eta erdiz baino gehiagoz nabigatzen du gure webgunean. Era berean, gure webgunera egindako 4 bisitatatik 1 telefono mugikor batetik egiten da. Azkenik, 1.600 pertsonak baino gehiagok jasotzen dute asteartero “Barri onak” bidalketa (euskaraz eta gaztelaniaz); hurrengo igandeko ebanjelioa J. A. Pagolaren komentarioarekin. Zuk ere bidalketa honen harpidetza egin nahi baduzu, HEMEN egin dezakezu.

Eskerrik asko zuen konfiantzagatik!