2022ko San Bizente eguna

san bizente

Aurten San Bizente eguna, urtarrilak 22, larunbata da. Horregatik, gure parrokiaren eguna ospatuko dugu arratsaldeko 6retan eukaristian. Bigarren urtez eta bizi dugun egoera dela eta, “Bengo-Leku” lokaletan partekatu ohi dugun piskolabisa bertan behera geratu da. Hala ere, parrokiako abesbatzaren musika lagun izango dugu.

Denok gara beharrezkoak. Elizak duen eta erakunde eraginkorra bihurtzen duen balio handietako bat, zalantzarik gabe, bere boluntariotza da. Jende askok zaratarik egin gabe, ezertaz harrotu gabe, zerbitzu eraginkorra eskaintzen du gure parrokian. Horiek gabe, ezinezkoa litzateke egiten den guztia egitea. Mila esker!


Gure parrokoaren mezua:

Komunitate maitea,

Urtarrilaren 22an, San Bizente Martiriaren eguna ospatuko dugu, eta, hori dela eta, agur bero bat helarazi nahi dizuet parrokiako komunitateko kide guztioi eta gure fedea partekatzeko eta ospatzeko gerturatzen zaretenoi. Eskerrak eman nahi dizkizuet, egoera latzak bizi ditugun garai honetan, parrokiaren bizitzari eta zerbitzuari eusten eta fedea ospatzen, fedean hazten eta, ondorioz, gure bizitzan kristau gisa ditugun konpromisoak bizitzen laguntzen digutenei.   

Hasi dugun urte honetan, Frantzisko Aita Santuak “Ebanjelioaren Alaitasunak Jesusengan sinesten dutenen bihotza eta bizitza osoa betetzen duela” esaten zigun mezua gogoratuz ekitea gustatuko litzaidake. Ea 2022 honetan gutako bakoitzak sentitzen dugun Jesusek ematen duen indarra eta itxaropena, San Bizentek bere bizitzan sentitu zuen bezala, eta horrela gai garen inguruko guztiei Kristoren poza kutsatzeko, Itxaropenaren Jainkoarenganako fedean hazten jarraitzera animatzeko.

Agur bero bat, zuen parrokoa. Fernando Marcos Ayjón.