2024ko Erramu Igandea

erramu igandea

Aste honetan hasiko ditugu gure parrokian 2024ko Aste Santuko ekitaldiak, kristauentzako aste garrantzitsuena. Horretarako, gure parrokiako Erramu Igandeko eukaristien ordutegiak beste igandeetako ohikoak izango dira.

11:00 / 12:00 / 13:00 / 18:00

11etako meza Nekaldiaren Kofradiaren meza izango da. Guztietan bedeinkatuko dira eliztarrek daramatzaten erramu eta palmak.

Bestalde, gure parrokia-komunitatearen parte den Nekaldiaren Kofradiaren 2024ko Aste Santuko programa luzatzen dugu.