Azaroaren 25ean, osteguna, hogei bat lagun bildu ziren Amigos de Mufunga Fundazioaren eta Katanga lurraldearen (Kongoko E.D.) azken berriak partekatzeko. Gainera, pertsonek proiektuarekin duten konpromisoa ikusteko balio izan zuen. Abando, Algorta, Alde Zaharra, Begoña, Erandio, Indautxu eta Erretuertoko parrokiak eta elkarteak egon ziren.
Fundazioaren proiektu nagusia hezkuntzakoa da, 45 gazterentzako (mutilak eta neskak) unibertsitate-beken bidez, eta tokiko batzorde batek aukeratzen ditu. Halaber, lehen hezkuntza babesten du 30 haurri bekak emanez.
Gainera, osasun-proiektuak dituzte, botikak eta material medikoa bidaliz. Azpiegitura-proiektuei dagokienez, 5 zubi eta 32 kilometroko errepide zati bat mantentzen du fundazioak.
Hiru hilean behin egiten diren metro kubiko bateko zortzi kutxen bidalketa da fundazioaren beste arlo nagusi bat. Kutxek milaka kilometro egiten dituzte Bilbotik Mufungara iristeko; izan ere, Anberesetik igarotzen dira eta, Suezko kanalean barrena, itsasoz iristen dira Dar Es Salaam-era (Tanzania). Handik, kamioietan Mufungaraino iristen dira, eta bertako batzordeak (60 pertsona baino gehiago) banatzen du bidalitako material guztia.
“Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezake”
(Eduardo Galeano)
AITZURRAREN KANPAINA
“Afrikarako aitzur bat” kanpaina 2020ko urtarrilean jarri zen martxan, Bellota euskal enpresari 5.000 aitzur enkargatuz Katangako pertsonek lurra erein ahal izan dezaten. Azken bidalketak 2020ko apirilean 1800 aitzur zituen. Eta bidalketa bakoitzak 4-6 hilabete behar ditu helmugara iristeko. Gainera, Bellota enpresak lurra lantzeko 2.000 erreminta berezi baino gehiago eman zituen.
Proiektua osotzea lortu da, denbora honetan guztian jasotako 43.000€ baino gehiagori esker (partikularren dohaintzak, Begoña eta San Bizenteren parrokiak, kontzertuak, Las Mercedesen eliztarrak, Erretuerto, Santa Ana, Matia-Pardo Fundazioa, La Peña komunitatea…).
LAGUN LEIALA
Azkenik, parrokian bertan dagoen Nekaldiaren Kofradiari “Lagun Leiala” saria eman zioten, Mufungako Misioaren garapenaren alde eskainitako laguntza, eskuzabaltasuna eta prestutasunagatik. Eskerrik asko laguntzaile instituzional eta partikular guztiei. ¡TWASANTA!