Barkamenaren sakramentua katekesian

sacramento perdon catequesis

Martxoaren 17an, ostirala, gure parrokiako 3. katekesiko haurrek Barkamenaren Sakramentua jaso zuten lehenengo aldiz, euren familia eta katekistekin batera. Ospakizunera hiru zeinu garrantzitsu eraman genituen: gurutzea, kandela eta Biblia.

Seme Oparoaren Parabola irakurri genuen, Jainkoak digun maitasunaren handitasuna erakusten diguna. Une batzuk hausnartu ondoren, Barkamena jaso eta otoitz egin genuen Jesusi gure familiak barkamena leku izan zitezen eskatuz.

Ospakizuna bukatutakoan, umeek datorren urtean Lehenengo Jaunartzearen egunean jantzita eramango duten gurutze bat jaso zuten, eta Seme Oparoaren irudi eta aipua duen oroigarri bat, katekesiko 3. mailako goiburuarekin: Tratatu itzazue gainontzekoak eurek tratatzea gura duzuen bezala.