Hego Berria taldeak 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekorako datak eskaintzen dizkigu, non Bidezko Merkataritzako (Kidenda) produktuak eskainiko dizkiguten. Gainera, Kongoko Errepublika Demokratikoko artisautza eskainiko dute (Amigos de Mufunga Fundazioa). Hamabost egunez behingo ekintza honen helburua kontsumitzeko moduari buruz pertsonak sentsibilizatzea da, Bidezko Merkataritzaren hamar printzipioak betetzen dituzten produktuak eskaintzeaz gain. Honako igande hauek izango dira:
- Urriaren 2an
- Urriaren 23an
- Azaroaren 6an
- Azaroaren 27an
- Abenduaren 18an
Azkenik, gogoratu 11:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango ditugula parrokiako arkupeetan. Zuen zain gaude!