Sendotza ikastaroaren hasiera

inicio curso confirmacion

Ikasturte berria hastear dago eta horregatik, San Fernando eta San Bizente parrokietako gazte begiraleek elkarbizitza izan zuten Balmasedan joan den asteburuan (irailaren 23tik 25era). Horietan, ikastaro berria antolatu zen eta gazteenen artean balio kristauak sustatzeko jarduera eta dinamika berriak pentsatu ziren.

Larunbat arratsaldean, gure erretore eta bikarioren, Fernando, bisita izan zuten, eta bi monitore taldeekin hitz egin zuen, kurtsoa nola bideratua egongo den eta parrokia lagunarekin batera, azaroko bizikidetzak kasu, egingo dituzten egitasmoei buruz. Eta, amaitzeko, otoitz bat egin zuten.

Dena prest dago eta begiraleak gogo biziz daude bilerak itzul daitezen eta ostiral arratsaldero parrokiako lokalak gazteekin animatzeko. 2022/2023 ikasturtea datorren ostiralean, irailak 30, hasiko da Bengo Lekun, familien eta haurren bilerarekin, arratsaldeko 7:30etan.

11 urte edo gehiago badituzu, sendotza taldeetan itxaroten dizute Jesus hobeto ezagutzeko.

¡APUNTA ZAITEZ!