Pastoral kurtso berri bati ekin genion

nuevo curso pastoral

Pastoral kurtso berri bati ekin genion. Aurten ere aukera berri bat dugu elkarrekin bizitza komunitarioa eraikitzen jarraitzeko Ebanjelioaren Berri Onaren iragarkiaren zerbitzura.

Pandemia osteko garai zail baten ondoren, normaltasun handiagoko ikasturteari ekin genion. Beste une batzuetako murrizketarik ez dagoenez, parrokia honetan betidanik izan dugun hurbiltasuna eta etxekotasuna sentiaraziko diguten espazioak eta harreman-moduak berreskuratzeko nahia dugu.

Espero dugu oporraldia konpontzailea izan dela, atseden hartzeko eta familian eta adiskidetasunean gozatzeko aukera eman digula. Animoz, ilusio berriaz eta itxaropen berrituaz itzultzen gara.

Bilboko Eleizbarrutiarekin bat egingo dugu kurtsoaren hasiera honetan, aurtengorako aukeratu duen leloarekin bat eginez “Mila kolore-Hainbat balore”. Elkarrekin ibiltzera gonbidatzen gaituzte, Bizkaiko kristau komunitatea osatzen dugun pertsona eta ekimenen aniztasunetik abiatuta.

Agur bero bat, Fernando Marcos Ayjón