Parrokiaren abesbatzaren kantutegia

cancionero coro parroquial

Ikasturte hasierari eta familia mezari begira, parrokiaren abesbatzaren taldeak datorren urtean erabiliko dituzten abestiekin kantutegia argitaratzen du. 165 abesti dira, euskaraz eta gaztelaniaz, alfabetikoki ordenatuta, ospakizunen uneen arabera sailkatuta. Hurrengo estekan, kantutegi osoa deskarga dezakezu pdf formatuan. Gainera, aurkibideko izenburuak klikatuz kantuen letrak zuzenean ikusteko aukera izango duzu.

OSPATU atalean ere aurki dezakezu.

Azkenik, datozen hilabeteetan atal hau zabalagoa izango da, gitarrarako akordeekin kantutegi, audio edo kantutegi interaktiboari esker.

PARROKIAREN ABESBATZA FAMILIA MEZAN

Ikasturte hasierarekin batera, igandeetan 11etan ospatzen ditugun Familia Mezak itzultzen dira. Meza hurbilago bat egiten saiatzen gara guztientzat, txikienetatik helduenetara. Ospakizunetan gurekin parte hartzera animatzen zaituztegu, eta norbait animatzen bada abesbatzan laguntzera, kantatuz edo gitarra joz, ongi etorria izango da.