Bidezko Merkataritzaren salmenta datak

venta Comercio Justo

Hego Berria taldeak ilusio handiz hasiko du 2023-2024 ikasturtea. Jarraian, Bidezko Merkataritzako (Kidenda) produktuak eskainiko dizkiguten ekainera arteko data guztiak aurkezten dizkigu. Gainera, Kongoko Errepublika Demokratikoko artisautza eskainiko dute (Fundación Amigos de Mufunga). Hamabost egunez behingo ekintza honen helburua kontsumitzeko moduari buruz pertsonak sentsibilizatzea da, Bidezko Merkataritzaren hamar printzipioak betetzen dituzten produktuak eskaintzeaz gain. Honako igande hauek izango dira:

  • Urriaren 8a
  • Azaroaren 5a
  • Azaroaren 26a
  • Abenduaren 17a
  • Urtarrilaren 14a
  • Otsailaren 4a
  • Otsailaren 25a
  • Martxoaren 17a
  • Apirilaren 14a
  • Maiatzaren 5a
  • Ekainaren 2a

Azkenik, gogoratu 11:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango ditugula parrokiako arkupeetan. Zuen zain gaude!