Caritasen hitzaldia Barrainkuan

charla caritas barrainkua

Caritasek “Ezgaitasunaren ordez laguntza-neurriak. Lege berri bat pertsonei beren borondatea betetzen laguntzeko” izeneko hitzaldira gonbidatzen zaituzte. Mª Jesús Ferrero Zuzenbideko lizentziadunak eta Bilboko 14. Epaitegiko funtzionarioak emango du hitzaldia. Topaketa hori asteazkenean, hilak 11, izango da, 18:30ean, Barrainkua kaleko 5. zenbakian dagoen Udal Zentroan.

Duela gutxi, pertsonei beren borondatea betetzen laguntzeko lege bat onartu da. Lege honek laguntza-neurriak jasotzen ditu, lehen bezala ezgaitu beharrean.

Hitzaldian, lege berri horri buruz hitz egingo digute. Lege hori garrantzitsua da, bai pertsona ezinduentzat, bai pertsona nagusientzat, bai maila pertsonalean, etorkizunean gure babesa nortzuk izatea nahi dugun zehazteko aukera ematen baitigu. Zuen zain gaude!