Eguberrien ospakizuna katekesian

celebración de Navidad de catequesis

Ostiralean, katekesi taldeek Eguberriak ospatu zuten parrokian. 3., 4. eta 5. mailako haurrek “Lehen Gabonak” izeneko antzerkitxoa egin zuten, eta 1. eta 2. mailakoek gabon kantak abestu zituzten familien aurrean. Katekesiko haurrek hiruhilabetea itxi zuten eta jai eta parte-hartze giroan ospatu zituzten Gabonak.