Azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiak bat egiten du Bilboko Elizbarrutiaren komunikatuarekin.
Frantzisko Aita Santuak, jardunaldi hau dela eta, esaten digu: “Zenbat emakumek pairatzen dute bizitzaren pisua eta indarkeriaren drama! Jainkoak aske eta duintasun osoz bizitzea nahi du. Mundu hobe bat nahi badugu, bake etxe bat izan dadila eta ez gerra patio bat, denok askoz gehiago egin behar dugu emakume bakoitzaren duintasunaren alde”.
Egun honetan, gogoratu behar dugu Bizkaiko Lurralde Historikoan 15 emakume hil direla azken hamarkadan, eta bi mila emakumek baino gehiagok jasaten dutela urtero indarkeria matxistaren bat. Zehazki, iaz 2.307 emakume izan ziren.
Balio-aldaketak eta baliabide sozial eta ekonomiko handiagoak behar dituen errealitate honen aurrean, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokia biktimen ondoan dago eta tratu txarren biktima diren emakumeen aldeko otoitza eskatzen dugu, jasandako erasoen ondorioz bizia galdu duten guztien aldekoa.
Azkenik, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiatik gonbidatzen zaituztegu, banaka edo taldean, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eta biktimei elkartasuna adierazteko gaurko deitutako mobilizazioekin bat egitera.