Fundazioaren urteko topaketa

encuentro anual fundación

Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Amigos de Mufunga Fundazioak urteko topaketa egingo du berriro. Datorren 2021eko azaroaren 25ean, ostegunean, arratsaldeko 7:30etan ospatuko da, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiaren lokaletan (Bengo-Leku).

Anaitasun-giro batean, hauek dira topaketa honen helburuak:

  • Kongoko Errepublika Demokratikoaren Mufunga misioari buruz jasotako azken berriak komentatuko ditugu.
  • Abian ditugun proiektuak aztertuko ditugu.
  • “LAGUN LEIALA” sariaren edizio berri bat emango dugu.

Anima zaitez!

AMIGOS DE MUFUNGA FUNDAZIOA

Amigos de Mufunga Fundazioaren helburua da Kongoko Errepublika Demokratikoko Katanga probintziako Mufungako Misioa garatzea eta sustatzea, eta han bizi direnen bizitza duin egitea, osasun, lehen eta bigarren hezkuntza, eta unibertsitarioentzako proiektuak bultzatuz eta pastoral lan eta katekista batzuen proiektuei lagunduz, oinarrizko azpiegituren mantentze-lanak ahaztu gabe edo Aitzurraren kanpaina.