Gabonak gure parrokian

navidades en la parroquia

Joan dan Gabonetan, parrokian hainbat ekintza eta ospakizun burutu dira. Komunitatean ospatu ahal izan dugun aldi bizia izan da. Horregatik, eskerrak ematen dizkiogu Jainkoari.

Horien guztien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Gabon gaueko meza parrokiako abesbatzak lagunduta eta begirale eta katekistek animatuta.
  • Asteazkenean, abenduaren 28an, sendotza taldeek gazteentzako eta haien familientzako Zinema Solidarioa antolatu zuten. Bildutako dirua Kongoko E.D.ko “Association Mamans Catholiques-era” bideratu zen.
  • Urtezahar gauean, Esker Oneko meza eta ondorengo Te Deum, Gaueko Gurtza taldeak dinamizatua.
  • Urtarrilaren 3an, asteartea, Osasun Pastoraltzaren taldeak kontzertu txiki bat antolatu zuen San Bizente Apaiz Egoitzako erabiltzaileentzat. Ospatzeko, kantatzeko eta partekatzeko elkartu ziren.
  • Jaunaren Epifaniaren meza Errege egunean.
  • Jaiotza tenpluan.

Azkenik, parrokiaren ekimenen argazki batzuk erakusten dizkizuegu.