Gazte senar-emazteekin ekintza pastorala

matrimonios jóvenes

Parrokiak ekintza pastoral berri bat jarri du martxan, gazte senar-emazteekin garatzeko. Hilero, sakramentua ospatu ondorengo bi urteetan, postal bat bidaliko da bikote berriaren etxera. Lehenengo bidalketa ezkondu eta hilabetera egiten da. Txartelak, aurrealdean, marrazki adierazkorra eta ideia nagusia jasotzen duen esaldi bat ditu, eta atzealdean, bikote bizitzari buruzko iruzkin labur bat.

Hona hemen ekimenaren helburuak:

  • Harreman zuzena izatea ezkonberriekin.
  • Eliza irekia eta eguneratua transmititzea.
  • Ebanjelioan inspiratutako bikotean bizitzeko pistak ematea.
  • Bikote izateko bidea erraztea.
  • Parrokiarekiko hurbiltasuna eta harekiko komunikazioa zaintzea eta sustatzea.
  • Egunerokoan inoiz entzungo ez dutena modu errazean jakinaraztea.
  • Ezkontza-ondoko laguntza garatzea, distantziatik.
  • Elkarlanean aritzea eta familia bizi eta konprometitua sortzea.

Orain arte, gutunak bidaltzen zitzaizkien bikoteei, gogoeta zabalagoekin. Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiatik, ekimen berri honek senar-emazte kristau sendoak eraikitzeko balio izatea espero dugu.