2021eko hausterre-eguna

miércoles de ceniza

Asteazkena, otsailaren 17a, asteazkena, Hausterre-eguna da eta Garizuma hasiko dugu. Gure parrokian hiru eukaristia ospatuko ditugu: 11:00 / 18:00 / 19:30. Meza guztietan hautsa ezarriko da, Sakramentuen Jainko-kulturako eta Diziplinarako Kongregazioak argitaratutako jarraibideak jarraituz pandemiak markatutako urte honetan fededunen eta apaizen segurtasuna bermatzeko.

“Hautsa bedeinkatzeko otoitza egin eta, ezer esan barik, ur bedeinkatuaz ihinztatu ondoren, abadeak behin esango du batutako guztientzat Erromako Meza liburuko formula: «Bihotz-berritu zaitezte eta sinetsi Berri Ona», edo «Gogoratu hauts zarela eta hauts bihurtuko zarela».

Ondoren, abadeak eskuak garbituko ditu eta maskara jarriko du sudur eta ahoa babesteko eta hautsa ezarriko die hurreratzen jakozanei edo, egokitzat jo ezkero, euren lekuetan zutik daudenengana joango da. Abadeak hautsa hartu eta lagun bakoitzaren buru gainera jausten utziko du, ezer esan barik.”

BIHOTZ-BERRITU ZAITEZ ETA SINETSI BERRI ONA