Helduen Sendotza-talde berri bat

Confirmación adultos

Aurreko ikasturteko esperientzia onaren ondoren, Xabierko San Frantzisko eta Abandoko San Bizente Martiriaren parrokietatik, 2022-2023 ikasturte honetarako(CONFIRMACCIÓN) GAZTE-HELDUEN SENDOTZA-TALDE berri bat deitzen dugu.

Helburu nagusia da fede-esperientzia pertsonala eguneratzeko aukera izatea eta kristau hastapena amaitzea Sendotza Sakramentuaren jasotzearekin kurtsoaren amaieran.

20 eta 45 urte bitarteko pertsonentzat da, gutxi gorabehera. Plazak mugatuak dira prozesuan zehar hurbiltasuna zaintzeko. Taldean, fedea berretsi nahi duen sendotza jasotako pertsonaren bat sar daiteke.

Bilerak 15 egunean behin egingo dira, ostiraletan 18:30ean Bengo-Lekuko parrokia lokaletan (San Bizente). Gainera, Abendu, Garizuma eta Pazko garaian otoitz-erretiro bat eta gainerako eliztarrekin partekatutako esperientziaren bat egitea pentsatu da.

Gazte helduen Sendotze Taldean izena ematera gonbidatzen zaituztegu, secretaria@sanvicentemartirdeabando.orghelbidera idatziz edo San Bizente sakristiatik igaroz 10:30etatik 13etara eta 17:30etatik 19:30etara. Horrela, behar duzuen aurretiko edozein xehetasun edo informazio kontsultatu ahal izango duzue..

AZAROAREN 4A, OSTIRALA, HASIKO GARA