Helduen taldeen erretiroa

retiro confirmacion adultos

Asteburu honetan, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietako Helduen Ekintzako eta joan den ikasturtean sendotza jasotako Helduen Erreferentzia Taldeko 14 lagunek Otoitz Erretiroaz gozatu dugu Suesako (Kantabria) Trinitarioen monasterioan.

Taldeak hausnarketarako, meditaziorako eta kontenplaziorako uneak izan ditu, bai pertsonalki, bai taldean. Horrez gain, “Hitza Garizuman” formakuntzan parte hartzeko aukera izan du, mojek lagunduta, eta eurekin otoitz egiteko eguneko otoitz komunitarioetan eta igandeko Eukaristian.

Esperientzia sakona izan da, JesuKristori elkartean jarraitzeko bidean sakontzeko balio izan diguna, eta parrokiako bi talde hauetako kideen arteko ezagutza eta konfiantza indartu duena. Eskertuta eta animatuta itzultzen gara gure fede ibilbidea jarraitzeko. Horrela, Aste Santuko otoitz eta ospakizun giroan sartzen gara.