Hitzaldia Erandioko igeriketa egokituko taldearekin

charla equipo natación

Joan den ostiralean, Erandio Baitan igeriketa egokituko taldeak bere esperientzia pertsonalak, bai lehiaketetan bai entrenamenduetan, konpartitu zituen berbaldian parte hartu zuten parrokiako sendotza-talde guztiek. Talde inklusibo honetako kideek lagundu ziguten eta horien artean, gure monitore Juan Otazua nabarmendu dezakegu.

Pertsonen gainditze espiritua egiaztatzeko topaketa bat izan zen. Bertaratutako guztiek asko gozatu zuten eta inoiz amore eman behar ez dela ikasi zuten. Beti aurrera egin behar da atzera begiratu gabe.

ESKERRIK ASKO TALDEA!