Lagun leial berria

amigo incondicional 2022

Ostegunean, urriaren 27an, Amigos de Mufunga Fundazioak María Belén Herreroren farmazia izendatu zuen Lagun Leial berria, Mufungaren garapenaren alde hogei urte baino gehiagoz egindako lankidetzagatik, eskuzabaltasunagatik eta prestutasunagatik. Aurten, hainbat farmaziatara eta osasunaren beste arlo batzuetara zabaldu da errekonozimendua, erakunde horiek guztiak gabe ezin izango bailitzateke Afrikako txoko hura lagundu.

Fundazioaren urteroko topaketan, hogeita hamar lagun inguru bildu ziren uztailean elkarlanean aritzen diren herrietara egindako bidaiaren esperientzia ezagutzeko. Mikelek, parrokiako Hego Berria taldeko kolaboratzaileak, Katanga Goikoa (Kongoko E.D.) probintziara egindako bidaiaren sentsazioak azaldu eta albiste berrienak partekatu zituen. Gainera, fundazioak aurrera eramaten dituen proiektu guztien errepasoa egin zuen: hezkuntzarena, osasunarena, azpiegiturena, hiru hilean behin metro kubiko bateko zortzi kaxoi bidaltzea ahaztu gabe.

Gainera, Xabier Goicouria misiolari euskaldunak ere parte hartu zuen ekitaldian. Bilbon dago denbora batez. Ez zuen zalantzarik izan eta eskerrak eman zizkien, era batera edo bestera, bertan garatzen dituen proiektuak babesten dituzten guztiei. Horiek guztiak gabe, ezinezkoa litzateke errealitate hura hobetzea.

Eskerrik asko laguntzaile instituzional eta partikular guztiei. ¡TWASANTA!

Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezake

(Eduardo Galeano)