Ikasturte hasiera bateratua

comienzo curso conjunto

Joan den ostiralean hasi zen Haurren Katekesia Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Parte hartze handiko ospakizun batean, katekesiko 5 mailetako haur guztiei deituz joan ziren eta txapa desberdin bat eman zitzaion, hasten den mailaren arabera.

Ondoren, maila bakoitzeko katekistak aurkeztu ziren. Eta, azkenik, Sendotza eta Erreferentzia taldeetako gazteak eta begiraleak. Kantu eta otoitz batzuek eman zioten amaiera lehen zatiari.

Eta parrokiako arkupeetan bigarren zatia ospatu zen: haur guztiek parte hartu zuten gazte, begirale eta katekistek girotutako jolasak.

Bi ordu izan ziren elkar ezagutzeko, kurtsoari ekiteko eta umeengan, familiengan, katekistengan eta gazteengan oroitzapen on bat uzteko.