Immigrazioaren munduko testigantzak

testimonios sobre inmigración

Datorren abenduaren 11n, astelehena, 19:30etan Bengo-Lekun (parrokiako lokaletan) izango dugun topaketara gonbidatzen zaituztegu. “ETORKINAK: Immigrazioaren munduko bost testigantza” ekimena abenduaren 18an ospatzen den Migratzaileen Nazioarteko Eguneko jardueren barruan sartzen da.

Topaketa honen helburua etorkinen mundua pixka bat gehiago eta zuzenean ezagutzea da. Bi etorkinek euren esperientzia kontatuko digute: zergatik etorri ziren, nola etorri ziren eta zer aurkitu zuten. Beste bi lekukotasunek etorkinaren errealitatea etxean hartu duten bi familiaren esperientzian sartuko gaituzte. Eta, azkenik, ilegalek Europara iristean duten errealitate legala ezagutu ahal izango dugu: zailtasun legalak, itxaronaldiak, zer da lehenik, lan-kontratua edo lan-baimena? Mundu bat, immigrazioarena, oso gertu daukaguna, baina bere zifrak baino ezagutzen ez duguna: zenbat datozen, zenbat hiltzen diren…

Zure zain gaude.