Katekisten bilera

encuentro catequistas

Pasa den astean Abandoko San Bizente Martiriaren eta San Frantzisko Xabierkoaren parrokietako katekisten arteko bigarren topaketa izan genuen. Bilera hauen helburua elkar ezagutzen jarraitzea eta katekisten talde bien artean esperientziak eta materialak partekatzea da.

Hemendik, bi parrokietako haurrekin egiten duten lana eskertu nahi diegu katekista guztiei. Azkenik, nabarmentzekoa da bilera horietako giro ona eta taldeen sintonia.