Komunitate topaketa: Parrokia entzunez

encuentro comunitario

Datorren otsailak 2an, osteguna, arratsaldeko 7etan Bengo-Lekun, parrokia topaketa bat antolatu dugu, errealitate komunitarioaren inguruan dugun ikuspegia konpartitzeko aukera emanez: zailtasunak-ahuleziak, indarguneak, aukerak, ilusioak eta gure parrokiak aurrera egingo duen zerumuga denon artean marraztuz.

Ebanjelizatzeko Elizbarrutiko Plan berriak elkarte bizi eta abegikor bezala bizitzera gonbidatzen gaitu, Ebanjeliotik sortzen den poza eta itxaropena denekin partekatuz

Animatu parte hartzera, gure komunitatean ebanjelizaziorako erronka eta aukera berriak elkarrekin bilatzeko aukera ona izango da-eta.

  • Eguna: 2023ko otsailak 2, osteguna.
  • Lekua: Bengo-Leku parrokia-lokalak.
  • Ordutegia: arratsaldeko 7etatik 9etara.

Zure zain gaude. Zu ere bai SVMA+