Konbibentziek arrastoa uzten dute

Denbora gutxi dirudi, baina hiru egun eta bi gau aski dira arrastoa uzteko. Horrela bizi izan ditugu azken konbibentzia hauek joan den asteburuan, azaroaren 17tik 19ra.

Ostiralean motxilak jantzita atera ginen, arropa, zakua, nezeserra… baina, batez ere, dibertimenduz eta gogoetaz betetako egunak igarotzeko gogoarekin. Eguraldi onarekin, Berrizko Maturana aterpetxea jarduerez, gaualdiez eta otoitzez arrakastaz gozatzeko leku aproposa izan zela esan dezakegu.

Eta gogo gehiagoz geratzen bagara ere, lehen konbibentzia hauek balio izan dute ostiralero lokaletara joaten jarraitzeko taldeen bileretara. Uste duzuena baino gutxiago geratzen da hurrengoetarako, eta ziur egon behar dugu azken horiek bezain mimoz prestatuko ditugula.

Laster arte!