Kongoko E.D.-ra bidaia

viaje a la r d del congo

Uztailean zehar, Iñigo eta Jose Ignacio Amigos de Mufunga Fundazioko kideek Kongoko Errepublika Demokratikora bidaia egingo dute. Gainera, Mikel izango dute lagun, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiako Hego Berria taldeko kidea eta Fundazioaren kolaboratzailea. Misiolariekin eta Fundazioaren laguntzaileekin esperientziak eta beharrak partekatuko dituzte herrialdearen hego-ekialdeko hainbat tokitan: Mufunga, Bunkeya, Panda-Likasi, Kansenia eta Lubumbashi.

Gainera, fundazioak lagundutako osasun-, hezkuntza- eta azpiegitura-proiektuak bisitatzeko aprobetxatuko dute. Bidaia horiek bi urtean behin egin ohi dira, baina pandemiaren ondorioz azkena atzeratu behar izan zen, iaz egitekoa zena. Orain, normaltasuna berreskuratu ondoren, garrantzitsutzat jo dute berriro martxan jartzea.

AMIGOS DE MUFUNGA FUNDAZIOA

Amigos de Mufunga Fundazioaren helburua da Kongoko Errepublika Demokratikoko Goiko Katanga probintziako Mufungako Misioa garatzea eta sustatzea, eta han bizi direnen bizitza duin egitea, osasun, lehen eta bigarren hezkuntza, eta unibertsitarioentzako proiektuak bultzatuz eta pastoral lan eta katekista batzuen  proiektuei lagunduz, oinarrizko azpiegituren mantentze-lanak ahaztu gabe. Era  horretan, jarraipena eman nahi zaio Bilboko Elizbarrutiaren apaiz eta misiolarien taldeak 1965tik gaur arte egin duen lanari.