MISIOLARIEN TOPAKETA JOSEBA SEGURA BILBOKO GOTZAINAREKIN, EKAINEAN KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKORA BIDAIATU ONDOREN.
Kongoko E.D.-tik itzuli berritan, Joseba Segura Bilboko gotzaina Afrikako herrialde horretan hainbat alditan izan diren misiolari talde batekin bildu zen asteazkenean. Berak eta “Amigos de Mufunga” eta “Goicouria” fundazioetako kolaboratzaile Iñigo Iriartek esperientziaren nondik norakoak azaldu zituzten.
Bidaia honen helburuetako bat Xabier Goicouria misiolaria bisitatzea izan da. Xabier Goicouriak 57 urte daramatza Kongoko E.D.-an, eta Likasin garatzen dituen proiektuak ezagutu ditu: nekazaritza-kooperatiba, amatasuna, desgaitasuna duten pertsonentzako ospitalea…
Gainera, euskal misiolarien presentzia izan den lurraldeak bisitatu dituzte (Kansenia, Panda-Likasi, Bunkeya eta Mufunga), Elizbarrutietako Misioek Lubumbashiko artxidiozesiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenetatik.
KILIMA CHA KITUMAINI
Xabier Goicouriak -Hospital, eskolak… – sortu eta dinamizatu zuen Kilima Cha Kitumaini zentroa, eta haren itzulpenak “Itxaropenaren Muinoa” esan nahi du, “egunak aurrera doaz eta Xabierrek egin duen lan izugarria ikusten duzu”, nabarmendu du Segurak.
Bilboko gotzainak azpimarratzen duenez, Goicouriak lortu du, gaur egun, Kongoko moja “oso ondo antolatzen duten” moja elkarteak kudeatzea eta Xabierrek bigarren planoan kokatzea. Aitortu duenez, “harrigarria da gizon honek egin duena. Praktikoa da, kudeatzaile ona eta ideia asko ditu”. Proiektu guztiak bisitatu ondoren, gotzainak dio Xabierren lan askok “afrikar etorkizuna” dutela. Funtzionatzen jarraitu ahal izateko antolatuta daude, nahiz eta bera ez egon.
HEZKUNTZA-BEKAK
Beste geldialdi batean, Bizkaiko beste misiolari batek, Luis Mari Gerrikagoitiak, sortu eta kudeatutako beken eragin handia ezagutu zuen Segurak. Beka horien bidez, 200 pertsona baino gehiagori lagundu zaie, 1996tik. Era guztietako profesionalak: medikuak, irakasleak, abokatuak, ekonomialariak, epaileak…
Mufungako egonaldian, bekadunekin elkartu ziren. Segurak dio “Luis Mari Gerrikagoitiaren presentzia (duela ia 6 urte hil zela)oso garrantzitsua izan dela. Jendeak gogoratzen jarraitzen du eta eskertuz berak eskaini zien laguntza handia”.