GURE ELIZA
Abandoko San Bizente Martiriaren tenpluaren arkupean aurkitzen zara. Sartu baino lehen historia pixka bat kontatuko dizugu. Abandoko elizate aberatsak erdi aroko tenplu bat izan bide zuen, eta tenplu hori, bertako eliztarrak hilobiratzeko adinakoa ez izanik, gaurko eraikin monumentala bilakatuko zen, eraikineko lanetan hasi zirela XVI. mendearen erdi aldera.
Errenazimentuko eliz arkitekturaren benetako bitxi bat da. San Bizente Martiriaren eliza Euskal Herriko zutabedun elizaren adibiderik behinenetako bat da. Harlanduez eta hormarriez batez ere eraikia dela, tenpluak hartzen digu elizate zaharreko ingurunerik nobleena, gaur egun Albiako lorategiak gogorarazten digun zuhaizti leku baten buru dela. 1890ean Bilbok Abando xurgatu eta gero Parrokiak manten zedila eskatu zuen espazio berdea da.
Jarraian ezkerretik sartu. Iñaki García-Ergüin. margotutako Jesusen Bataioko triptiko bat dagoela ikusi ahal izango duzu. Antzinean leku honetan bataioko pila aurkitzen zen. Horrela aurrealde nagusian dagoen beirate txikiak ere gogoratzen digu.
Pixka bat aurreratzen baduzu, eraikinaren egitura osoa begietsi ahal izango duzu. Eraikinaren egiturak, noble eta handi, bost tarteko hiru nabe ditu, guztiak altuera berekoak, sekzio biribileko eta kapitel doriko klasikodun kareharrizko zutabe altuez definitzen direnak. Kapitel horien gainean ezartzen dira estaldura, gangaren arku sortzaileak eta nerbiodurak. Ganga osoa uniformea da eta era gotikokoa, hau da, lau puntakoa eta nerbioak jorituta daudela poloen aldean, bederatzi giltzarri direla guztira.
Zutabedun elizen generoaren barruan -zabalera irekia, bereizketarik gabe, altuera bereko eta zutabe klasikoetan ezarritako gangak bereizgarri direla-, San Bizente eliza dugu oso eredu puru bat, ez baitago kapera nagusirako ere espazio autonomorik. Argi naturala gutxiegia da, ipar aldeetara binaka irekitzen diren leihoen tamaina txikiagatik.
Lehen kaperaraino aurrera egin eta hemen Ricardo Iñurriaren brontzezko erlieberen ondoan bataioko pila ikus dezakezu. Haren gainean, Iñaki García-Ergüinen pintura handiak Jesusen Azken Afaria irudikatzen du eta “monumentua” buru du Ostegun Santu guztietan ospakizun handiarekin.
Jarraitu eta Mirarizko Birjinaren erretaula aurkitzen duzu San Ignacio eta San Frantzisko Xabier eskulturaz lagunduta. Haren ondoan, Karmen edo Villariaseko Kapera dago, oinplano karratukoa eta ertz-gangarekin. Bere barnean, Karmengo Gure Andreari eskainitako aldarea nabarmentzen da eta Pasioaren Aita Jesus eta Sortetako eta Arrosarioko Gure Andrea tailuak ere bai, Luis Álvarez Duarte irudigileak egindako biak, Bilboko Aste Santuko prozesioetan Nekaldiaren Kofradiaren anaikideek eramanda. Kofradia honen egoitza parrokia berean dago.
Parte aurreratuenean hiru erretaula begiets ditzakegu, zur urreztatukoak. Erretaularik handiena estilo neoklasiko-isabelinokoa, Juan Blas de Hormaeche arkitektoak diseinatu zuen 1860an, eta Sortze Garbiaren irudi barroko eta, San Bizente Martiria, egituraren garai bereko eta forma zuzentasun handikoa, diakono-dalmatika eramanez eta martiri zeinu den palma portatuz, parrokia honen zaindariaren osatuta dago. Ezkerretara, Ebanjelioko aldean, Bihotz Sakratuaren erretaula begiets dezakezu, San Antonio eta San Ramón Nonatoz lagunduta eta San Expeditorekin altueran. Era berean, eskuinetara, Gutuneko aldean San Alfonso María Ligorio eta San Gerardo, Higinio Basterrak egindakoak, edo San Jose, erdian dagoena, parte goienetan Hirutasun Santuaren erliebe batekin, adibide bezalako kalitate eskulturarik ez dira falta. Erretaula handien alboan dauden erretaulak, ezkerretara eta eskuinetara, Ricardo Bastidak diseinatu zituen.
Elizako burualdera iritsiz, ez ahaztu izugarrizko sakristia bisitatzea. Erretaula handienaren eskuinetara dagoen alboko ate txikiagatik sartzen da. Badauzka 1780ko bi pintura barroko, Gurutze interesgarria, San Bizente irudi zaharra eta eguneroko erabileraren altzari artistikoa, tiradera-altzariak, ur-pitxer bat edo tresna eukaristikoak garbitzeko ikuzketa, 1914koa, eta ordu- eta ofizio-koadro berezia ere bai, jada erabileraz kanpo, elizak izan zituen apaiz desberdineentzat.
Sakristiatik irteterakoan, beste kapera bat aurkitzen duzu, Suzeso Onekoa edo Zumelzuetakoa. Oinplano karratukoa eta jaitsitako kupula batekin errematatua da. Hartan Doluaren Amabirjina irudi bat, janzteko tailua, eta kutxan dagoen Kristo Etzunda, Quintín de Torre irudigileak egindakoak, ikus ditzakezu. Gainera, Jesús Cepeda irudigilearen Osasun Kristo Santua nabarmentzen da, Nekaldiaren Kofradiarena.
Bere irteerara, Betiko Sorospeneko Gure Andrearen erretaula ikus dezakezu. Ikono ederraren ondoan San Roqueren irudia dago bere erbi-txakurrarekin eta ibiltari kuia eramanez, epidemi eta izurrietako protagonista, beste garai batzuetan Bilbo Hirian gertatutakoa gogoratzen duena, eta San Isidro nekazaria, elizate honetan zeuden nekazari asko elkartu zuen kofradia gogora ekarri duena.
Irteteko alboko eskuineko nabe aurreratuz, tenplurako bi sarbideen bat aurkitzen duzu. Itxura zaharrengoa da. Gotiko berantiarreko tipologiakoa da, janba eta arkibolta molduratsu eta zorrotzak dituela, eta hegoaldera begira dago, tenplu inguruko parrokiaren eraikinek errespetatzen duten pasabide batera begira. Atari hau polikromatutako zurezko birjina txiki batez burututa dago bere tinpanoan.
Sartu zaren aurkako atetik irteten, Julio Beobide eskultorearen Kristo bikaina azpimarratzekoa da. Beirate txikiak Jesusen aldetik Tenpluko merkatarien egozpena irudikatzen du. Ondoan daude atseden hartzen dituzten Antonio de Trueba idazle ospetsuaren hondarrak, beltxarga baten erliebearen azpian, bere olerkietako bateko protagonista.
Tenplutik irten sarbide nagusia ikus ahal izateko, oinaldean kokaturik dagoena eta ilunabarrean orientatutako fatxadaren parte dena, 1556tik aurrera eginda. Kanpandorre modernoaren euskarri diren bi matxoiren arteko horma-konka handi batek hartzen du arku beheratu erako sargune xume bat, fantasiazko elementu figuratu batzuez ozta-ozta dekoratua. Gainean darama artekadura bat San Bizente Martiriaren harrizko irudi baterako, eta bere ardatzaren gainean diseinatzen da dinteldun leiho bat. Kanpandorrea 1894koa da eta bere diseinua José María Basterrarena da. Bilboko udalak eraiki zuen, lur batzuen lagapenaren ondoan eta udaletxe zaharreko harriaz eginda dago.
Azkenik eta elizaren bisita amaitu baino lehen, isiltasunean banku batean jesartzera gonbidatzen zaitugu minutu batzuetan zehar otoitz egitera hurrengo otoitz erabiliz.
GURE AITA
Gure Aita, zeruetan zarana:
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia.
Parkatu gure zorrak,
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero;
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
JAUNA DUT ARTZAIN (23. Salmoa)
Jauna dut artzain: ez zait ezer falta. Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten, eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako.
Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.
Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean, ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa. Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute bizitzako egun guztietan; Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan.